gastronomia

Behe Nafarroako sukaldaritza baserritarra da etxe ainitzetan, etxean egin, landu edo transformatu produktoak jaten dira. Zerrikiak leku handia dauka eta Ezpeletako piperra da, aho bizigarririk erabiliena. Ohizko sukaldaritza hori ostatuetan aurkitzen da piperada, axoa, euskal pastiza edo urdaiarekilako barazki zoparekin., lehenago apairu oso gisa hartua izaten ahal zena. Uso ihizi denboran, Donapaleu eta Garruzeko ostatu guziek, urzokia zerbitzatzen dute. Urriaren erditsutik azaroaren erditsura, espezialitate horren jastatzeko mahaia aitzenetik atxiki behar da…


Amikuzen, edo Donapaleuko kantonmenduan ainitz behi gorri eta ahate hazle badira. Honela, ostiraletan, gizen merkatua iragaiten da azarotik otsaila arte. Iholdiko kantonamenduan eta bereziki Oztibarren, ainitz ardi hazlek esnea eta ardi gasna ekoizten dute. Ossau-Irati sormarkaren sindikata Izuran da eta euskal ekoizleen elkarteak bere egoitza soziala Donapaleun dauka.


Sagardoa beti izan da Euskal Herrian. Baxe Nafarroan, ohitura galdua zen. Donaixtin den Eztigar kooperatibak, sagardo egiteko sagarrondoen landatzen ari da eta urteak pasa ahala sagardoaren eta sagar jusaren ekoizpenaren eta kalitatearen hobetzea lantzen dute.