Rassemblement des deux Navarre à Saint-Palais

La Navarre réunie sur l'esplanade d'Amikuze à Saint-Palais

Une Navarre vivante

Saint-Palais a rassemblé un bon millier de navarrais le 14 octobre dernier autour de la journée de la "déconquête" de la Navarre. De quoi s'agit-il ?

En 1512, les Aragonais et Castillans envahissaient la Navarre et occupaient la Basse Navarre et la Haute Navarre (province actuelle dont la capitale est Pampelune). Saint-Palais abritait alors les Etats Généraux de Navarre et les d'Albret y ont alors organisé des opérations militaires de reconquête du territoire.

 

500 ans après, les navarrais et bas navarrais ont organisé deux journées festives pour célébrer leur "déconquête", la première à Tudela en septembre et la seconde à Saint-Palais le 14 octobre dernier. Avec l'accueil d'un bon millier de personnes, la population de Saint-Palais a presque doublé ! Venus de toute la Navarre et du Pays Basque, du Béarn ou de Catalogne, une vingtaine de groupes de musiciens et danseurs ont participé à l'animation. La journée a démarré par un défilé depuis la salle Airetik jusqu'à l'esplanade d'Amikuze devant le marché couvert.

 

De là, l'appel à la "déconquête" version 21ème siècle a été lancé. Des représentants mayas, nahuatl, écossais, catalans et béarnais ont lancé un message universel, relayé par les danses des géants et des bolants bas-navarrais. Le méchoui a rassemblé 600 personnes et la fête a battu son plein avec les chanteurs d'Amikuze et de Pagolle; les convives ont pu danser les sauts basque lors d'un mutxiko orchestré par l'orchestre Gatubi de Pampelune. Le célèbre leveur de pierre Iñaki a fait un show autour de cette discipline sportive de force basque en alternant explications et performances.  Pour les plus vaillants, la journée s'est terminée par deux concerts, avec Buuz Buu et Hurmurao.

 

Nafarroa bizirik
Deskonkista eguna igan zen arras ongi joan den igandean Donapaleun. Goizeko karrika-kurrira milako bat lagun hurbildu ziren. Nafarroa guzitik, baina ere euskal probintzietarik eta Biarnotik, musikari, zigante, dantzari, zangaluze eta batukadalari andana inpresionantea ibili zen Donapaleuko karriken harrotzen. Merkatu lekuan bildu ziren denak eguerdirako, eta nola karriketan ez zituzten nahi bezainbat dantza eman, talde zenbait publiko erdian punpeka ibili ziren, azkenik erraldoiek eta bolantek plaza guzia harrotzen zutela deskonkista ekitaldia abiatzerako.


Antolatzaileak saiatu ziren apez edo politikoen diskurtsotik ateratzen, eta beren gisan egun horren sentsua eta emozioa partekatzen horgo jendeekin. Beren hitzaldiaren artetik populu adiskideetako lagunak ere gomitatu zituzten taulagainera, dela nahuatl, maia, eskoziar, katalan ala biarnesak, bakoitzak berenaz aberastu zuten mezu orokorra.


Ordu arte ateriak atxikia zuen biziki ongi, baina gero, bazkaltzeko mementoan euria jauts ahala hasi zuen eta ja gelditu gabe segitu arratsalde guzian. Berdin zen guretzat, ordurako aterbean ginen eta denak batera zikiroaren jatera abiatuak. Maleruski ikastolak prestatu 600 zikiroak eta 300 haurren bazkariak ixtante batez saldu ziren. Hurbilekoeri etxera joan behartu zitzaien, eta besteeri berriz inguruko ostatuetara.


Pestak arrats arte segitu zuen omore onean, jendea gustura egoiten zela giro sano batean. Tokiko kantariek esku zarta frango altxatu zituzten eta ondotik Iruñeako Gatubi fanfarrearen dantza jauziek jende anitz mugiarazi zituzten. Jin zen gero Iñaki Perurenaren aldia, harriak altxatzeaz bestalde, Nafarroaz duen ikuspegia salatu zigula, ber indar eta karrarekin. Azkenik Buuz Buu taldearen kontzertutik landa, ondar errabiatuak gaztetxera joan ziren gauaren luzea beroki iragaitera.

Hilabete batez han eta hemen mintzaldi ziklo aberatsa burutu ondoan Baxenabarre osoan, urriaren 14 huntako eguna ere kausitze bat izan da. Hego ala iparraldeko lagunak, eki ala mendebaldekoekin, nasaiki eta lasaiki ideia sinple batzuen inguruan gozatu ahal izan dugu, aldarrikapen eta eskaerarik gabe, bakarrik erraiteko nafartarrak garela naturalki, eta euskaraz bizitzen dugula gauza hori. Orain eta hemen, eta egun horretan Donapaleun...

Écrire commentaire

Commentaires : 0